Nortzuk gara?
Blatnička [Blatnitxka] etxalde ekologiko txiki bat osatzen dugu Karpato Zurien (Bílé Karpaty) hegalean, Txekiaren eta Eslovakiaren mugan.
Gure lurraldearen ondarea osatzen duten barazkiak, fruta barietate ugari eta haztegiko hegazti-espezieak zaintzen eta babesten jarduten gara. Aukera askotako barazkiak eskaintzen ditugu; 500 mota ezberdin baino gehiago, hala nola, 150 tomate mota, 30 babarrun mota —horietatik 9 txitxirioak—, eta 100 baratxuri mota ditugu.
Gure produktuak inguruko merkatuetan saltzen ditugu. Halere, produktu gehienak posta bidez bidali daitezke Txekian eta Eslovakian barrena, zuk nahi duzun helbidera (lantokira, etxera…), banaketa-egun baten buruan. Baratxuria, fruta lehortuak, belar lehortuak, eztia eta arrautzak, aldiz, Europa osora bidali ditzakegu posta bidez (2-5 egun artean).
Baratxuriaren Bioaniztasun Sorta
Ezagutu ezazu baratxuriak duen sekulako bioaniztasuna
Gure etxaldean 100 baratxuri mota ezberdin baino gehiago hazten ditugu. Gogotsu gaude altxor gastronomiko paregabe hau zurekin partekatzeko. Gure baratxuri-atalek kolore, tamaina, forma eta zapore ezberdinak dituzte. Oro har zapore sendoa dute, Txekiako kontsumitzaileei ahalik eta zaporerik sendoena gustatzen baitzaie. Baratxurien erraboil bakoitza dagokion motaren izenarekin markatzen dugu. Jada baldin badakizu zein motako baratxuria duzun gustukoen, lasai asko eros dezakezu soilik maite duzun baratxuri mota hori.
Uztailetik azarora eskuragarri
Ikusi etxaldean ditugun baratxuri mota guztiak irudi handiago batean
Boilurrak
Galdutako tradizioak berreskuratzen
Orain dela 100 urte, txekiar mikologo ospetsuek gure herrialdean boilurrak haztea posible zela iradoki zuten, boilurren baratzeak (truffières) osatuz. Zoritxarrez, suntsituak izan ziren beranduago boilurrez osatutako txekiar baratze esperimental horiek. Geroago, Hego Europan boilur artifizialen landaketa perfekzionatu egin zen. Gure etxaldean, azken ezagutzekin trebatu gara, eta antzinako boilurren aintza berpiztu nahi dugu gure lurraldean. 3 boilur espezie hazten ditugu: Boilur beltza (Tuber melanosporum) Hego Europatik ekarria, eta tokiko 2 espezie - Udako boilurra (Tuber aestivum) eta Boilur zuria (Tuber borchii).
Boilur-kimuak salgai
Urritik azarora eskuragarri
Prezioa 30 € / zuhaitzeko
100 zuhaitzetik gorako erosketetan, prezioa negozia daiteke
* 40 €
** 50 €
autumn 2024:
* Picea omorika
* Carya illinoinensis
* Carya laciniosa
* Carya ovata
* Salix alba
* Salix euxina (fragilis)
2025:
* Carpinus betulus
* Carya laciniosa
* Carya ovata
* Castanea dentata
** Castanea pumila
* Castanea sativa
Corylus avellana
* Corylus colurna
* Picea omorika
* Populus simonii
* Quercus acutissima
* Quercus agrifolia
* Quercus alba
* Quercus alnifolia
* Quercus bicolor
* Quercus buckleyi
* Quercus cerris
* Quercus coccifera
* Quercus coccifera ssp. calliprinos
* Quercus coccinea
* Quercus douglasii
* Quercus ellipsoidalis
* Quercus faginea ssp. broteroi
* Quercus faginea ssp. faginea
* Quercus gambelii
* Quercus garryana
* Quercus chapmanii
* Quercus chrysolepis
* Quercus ilex
* Quercus ilicifolia
* Quercus imbricaria
* Quercus infectoria ssp. veneris
* Quercus kelloggii
* Quercus laurifolia
** Quercus lusitanica
* Quercus lyrata
* Quercus macrocarpa
* Quercus margaretta
* Quercus michauxii
* Quercus mongolica
* Quercus muehlenbergii
* Quercus nigra
* Quercus pagoda
* Quercus palustris
Quercus petraea
* Quercus phellos
* Quercus prinus
* Quercus pubescens
* Quercus pyrenaica
Quercus robur
* Quercus rotundifolia
* Quercus rubra
* Quercus shumardii
* Quercus stellata
* Quercus texana
* Quercus velutina
* Quercus virginiana
* Salix alba
* Salix euxina (fragilis)
Atzerritarra zara Txekian?
Nekatuta zaude kalitatezko barazki ekologikoak bilatzen?
Agian ohartu zara: askotan zaila da Txekiako supermerkatuetan kalitatezko barazkiak aurkitzea. Supermerkatu gehienetako barazkiak munduko hainbat herrialdeetatik inportatzen dira, eta askotan kalitate txarrekoak izaten dira, ahaztu gabe hozkailuetan gordetzen direla denbora luzez. Gainera, mota gutxitako barazkiak ekartzen dituzte supermerkatuetara, oro har pare bat barietate ezberdin, eta kito.
Tomateak - Supermerkatuetan tamaina estandarreko tomateak eta gerezi-tomateak besterik ez ditugu topatzen. Gure etxaldean tomate zuriak, horiak, laranjak, arrosak, gorriak, moreak, urdinak, berdeak, txokolate kolorekoak eta beltzak hazten ditugu. Tamainari eta formari dagokienez, gerezi-tomateak, udare itxurako tomateak, mahaspasa itxurakoak, okaran itxurakoak eta tomate erraldoiak ditugu eskaintzen.
Soilik errefautxo gorria topatu dezakegun supermerkatuetan ez bezala, gure etxaldean errefautxo zuria, horia, gorria, arrosa, morea, beltza eta forma obalatuan topa ditzakezu, bai errefautxoa, eta baita azenarioa ere.
Zure herrialdean jaten dituzun barazki tradizionalen bila zabiltza, eta ezin dituzu Txekiako supermerkatuetan aurkitu? Dasta itzazu gure produktuak, eta dastatu diferentzia.
Gure etxaldean barietate tradizionalak maite ditugu. Landareen bioaniztasunak txunditu egiten gaitu. Maitasun osoz hazten ditugu, ez dugu pestizidarik erabiltzen, eta kalitate handiko produktuak soilik saltzen ditugu - guk geuk jango genituzkeen produktuak, hain zuzen.
Europako eta Asiako barazki tradizional ugari hazten ditugu, tokiko barietate frantziarrak, italiarrak, turkiarrak, irandarrak eta pakistandarrak barne. Harro gaude zuk gustuko duzuna landatzeaz. Esan lasai barietaterik falta bazaigu.
Gainera, asko pozten gaitu txekiar eta moraviar barietate autoktonoak zuei eskaintzeak, desagertzeko arriskuan baitaude. Gure lurraldeko fruta barietateekin osatutako baratze berri bat ari gara sortzen orain. Udare eta sagar barietate horietako asko ez dira inoiz Karpato Zurietatik (Bílé Karpaty) kanpo jan.
Non erosi?
Gure eskaintzan interesatuta? Bidali korreo bat fb[a bildua]farmablatnicka[puntu]eu helbidera, eta informa zaitez gure azken eskaintzaz.
Gure produktuak zuzenean Blatničkako etxaldean eros ditzakezu edo erregulartasunez produktuak banatzen ditugun hirietan jaso dezakezu zure eskaria.
Guregandik urrun bizi bazara, jakin ezazu Txekiako eta Eslovakiako posta bidez ere bana ditzakegula gure produktu gehienak. Gaur bertan bildutako barazkiak, biharamunean eguerdirako izan ditzakezu. Garraio-kostua 100 CZK edo 4 euro ingurukoa izaten da soilik.
Harremanetan jarri
E-mail: fb[AT]farmablatnicka[dot]eu
- Nortzuk gara?
- Baratxuriaren Bioaniztasun Sorta
- Boilurrak
- Boilur-kimuak salgai
- Atzerritarra Txekian
- Non erosi?
- Argazki bilduma
- Pear orchards
- Harremanetan jarri